TERAPIA SÉSAMO
Zer da Sesamo Drama eta Mugimendu terapia?
“IREKI ZAITEZ SESAMO! Eta ireki zen! Ali Baba kobazuloan barrendu zen; oso goian zegoen zulo batek soilik argitzen zuen. Honek harritu egin zuen, iluntasuna eta galtzeko beldurra besterik ez baitzituen espero. Barruraino sartu zen, eta hortxe zegoen. Deskribatu ezin dizudan altxorra, baina berehala igarriko zenuke, ondo ezagutzen duzu eta.”
Ali Baba eta berrogei lapurrak
Sesamo terapia Jungen psikologia analitikoan oinarritzen da, giza psikea Egoa, Inkontziente pertsonala eta Inkontziente kolektiboan banatzen dela identifikatu zuen. Jungek sormena eta ametsen sinbologia erabiltzen zituen bere pazienteei beraien inkontzientea esploratzen eta kontziente bihurtzen laguntzeko. Bada, geure buruaren bertsiorik onena izateko behar ditugun tresna guztiak geure inkontzientean ditugula esaten zuen.
Terapia honen izenak Jungen hitzetan gutako bakoitzaren barruan dagoen altxorraren giltza bilatzea adierazten du sinbolikoki. Gehienok ez gara konturatzen barruan daramagun altxorraz eta gure galdera guztien erantzunak gure barruan bizi direla. Terapia honek aberastasun horietara iristeko hitz gakoak aurkitzen lagundu nahi digu, inkontzientean dagoena kontziente bihurtuz.
Sesamo Drama eta Mugimendu Terapia dramaterapia bat da, eta hau aldiz sormenezko terapien taldearen barne dago. Sormen- eta adierazpen-terapiek sormena erabiltzen dute garapen pertsonalerako barne-adierazpenerako eta esploraziorako tresna gisa. Erabiltzen den sormen-modalitatearen arabera, hainbat adar daude: musikoterapia, dantza eta mugimendu terapia, arte terapia eta dramaterapia, besteak beste.
Dramaterapian arte dramatikoa eta antzerkia helburu terapeutikoekin erabiltzea dira. Dramaterapia barruko modalitateek tresna hauek helburu ezberdinekin erabiltzen dituzte. Sesamo Drama eta Mugimendu Terapiaren kasuan, hau da, guk Terapia Sesamon eskaintzen dizuegun modalidadean, norberaren bilaketa egiteko ipuinetan eta elezaharretan agertzen diren metafora, sinbolo eta irudiez baliatzen gara. Inkontzientearen zailtasunak, oztopoak edo traumak azaleratzen lagun diezagukete, eta zugana hobekien egokitzen den teknikaren bidez landuko ditugu. Jungen psikologia analitikoan oinarritzen diren teknikak gure inkontzientea eta emozio eta arazo horiek modu kontzientean esploratzeko ingurune seguru, ez-aurreiritzi eta konfidentzial batean lantzeko erabiliko ditugu, psikologian edo beste terapietan bezala.
Sesamo Terapia HCPC (Health and Care Professions Council - Erresuma Batuko Osasunaren eta Zainketa Mentalaren Kidego Profesionala) legez erregistratuta eta babestuta dago, eta lanbide-kidego horren kode etikoa eta gaitasun-balioak jarraitzen ditu.
Baino mundu osoan zabaltzen ari da ikasketa, kidego eta terapeutekin: Erresuma Batuan, Israelen, Australian, Estatu Batuetan, Grezian, Indian eta Chilen besteak beste.
Espainia eta Euskal Herrian Sesamo terapiaren ordezkaritza Leyendas del Alma eta Terapia Sesamok egiten dugu.
Laura Amaia Leoz Wilcen HCPC zenbakia: AS16795